19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLORITZ

2009ko zerga-tasak. Onespena

Olorizko Udalak, 2008ko abenduaren 30ean egin bilkuran, zerga-tasak onestea erabaki zuen. 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra eta hauek dira:

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 2008ko KPI adina igoko da.

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 2008ko KPI adina igoko da.

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3.

4.-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indize hau aplikatuko da: 1,4.

Argitara ematen da eta ohartarazten, ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Oloritzen, 2008ko abenduaren 31n.-Alkate udalburua, Fernando Flamarique Urdín.

Iragarkiaren kodea: L0900964