19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OLAZTI

Udalaren ordenantza, udalerriko auzobideen eta mendiko pista zein bideen erabilera, baita eroritako arbolen aprobetxamedua ere, arautzen dituena. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2009ko urtarrilaren 15ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udalerriko auzobideen eta mendiko pista eta bideen erabilera arautzen duen ordenantza, baita eroritako zuhaitzen aprobetxamenduaren gainekoa ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betikoz onetsita geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizial ean.

Olaztin, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Iñaki Mentxaka Berra.

Iragarkiaren kodea: L0901180