19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ITURMENDI

2009ko zerga-tasak eta tasa

Udalak 2009ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, zinegotziek aho batez hartu zuten ondotik ematen den erabakia:

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalbatzak, bertaratutako guztiak ados egonik, ondotik ematen diren zerga-tasak finkatzea erabaki zuen 2006ko azaroaren 30ean egindako bilkuran. Halaber, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin. Tasa horiek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,80.

-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: 0,30.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: obra gauzatzeko aurrekontuaren %3.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

.5 urte bitarte: 3,0.

.10 urte bitarte: 3,0.

.15 urte bitarte: 3,0.

.20 urte bitarte: 3,0.

.Karga-tasa: %16.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 7/96 Foru Legean orokorrean ezarritakoak.

-Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Legean orokorrean ezarritakoak.

-Aldamioen alokairua: 1'20 euro/eguna.

.Hormigoi makina: 6,00 euro/eguna.

.Furgoneta: 15 euro egunean.

-Fotokopiak: A4: 0,10 euro.

.A3: 0,20 euro.

-Faxa: euro bat, igortzen den orri bakoitzeko.

.0,50 euro, jasotzen den orri bakoitzeko.

-Konpultsak: 1,00 euro.

-Barrakak: 20 euro.

-Txosnak (kale garbiketa): 100 euro.

-Katastroko aldaketak: 2003ko irailaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz.

-Ura: gutxieneko tarifa, 6,01.

.Kontsumoa: 0,30 euro/m3.

-Hilerria:

Ehorzketak:

.Erroldatuak: hilobia lurrean: 200 euro (pala/makineriaren kostua).

-Nitxoa: 30 euro.

-Panteoia: 60 euro.

.Erroldatu gabeak: hilobia lurrean: 500 euro.

-Nitxoa: 150 euro.

-Panteoia: 200 euro.

Kontzesioak:

.Erroldatuak: hilobia lurrean: 10 euro urtean.

-Panteoia: 25 euro urtean.

.Erroldatu gabeak: hilobia lurrean: 25 euro urtean.

-Panteoia: 50 euro urtean".

Iturmendin, 2009ko urtarrilaren 16an.-Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.

Iragarkiaren kodea: L0901097