19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI-ARANATZ

2009ko lan egutegia

Ikusirik 468/2008 Ebazpena, ekainaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinen bidez Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2009ko asteguneko jaien egutegia ezartzen duena.

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, ezartzen duena urteko lanaldia Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuentzat, hain zuzen ere Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat, eta Lan zuzendari nagusiaren 457/2007 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan 2009ko jaiak zein diren zehazten duena; ikusirik, orobat, espedientean jasotako dokumentazioa eta Foru Komunitatean epeen kontaketarako 2009. urtean baliogabeak izanen diren egunak zehazten dituen araudia,

Ebatzi dut:

1.-2009ko lan egutegia onartzea Etxarri Aranazko Udalean, aste barneko jaiegunak hauexek izanen dira:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Martxoaren 19a: San Jose.

Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

Apririlaren 13a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Ekainaren 16a: San Adrian.

Ekainaren 17a: San Kiriko.

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Abuztuaren 4, 5 eta 6: zaindariaren jaia.

Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

Urriaren 12a: Pilarren eguna.

Azaroaren 1a: Omiasaindu.

Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri.

2.-2009ko igandeak eta festa egunak ez balioduntzat hartzen dira udal bulegoan.

3.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan urteko lanorduen kopurua, 1.592koa izanen dena, honela banatuko da: Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, derrigorrezko lanaladia 08:00etatik 15:00ak arte izanen da, eta geratzen diren 20 minutuak langileak aukeran izanen du aurretik edo ondoren sartzeko, hau da, edo 7:40etatik 8:00ak arte edo 15:00etatik 15:20ak arte.

4.-Abenduaren 24an eta 31n, lanaldia bi ordu murriztuko da.

5.-Jendeaurreko ordutegia eta errregistro orokorraren irekiera honakoa izanen da: 10:00etatik 14:00ak arte.

Etxarri Aranatzen, 2008ko urtarrilaren 15ean.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0900609