19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI ARANATZ

Ordenantza, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzian tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2008ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzian tasak arautzen dituen ordenantza (2008ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 7an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraituz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxarri Aranatzen, 2008ko abenduaren 31n.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

ORDENANTZA FISKALA, ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK EDUKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da zerbitzu tekniko edo administratiboak egitea, arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko.

Tasen sorrarazpena

3. artikulua. Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasa sortuko da eskaera aurkezten den unean, eta lizentzia ez da tramitatuko aldez aurretik tasa hori ordaintzen ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren lizentziak emateko tasak ordaindu beharko dituzte arriskutsu gerta daitekeen animaliaren baten jabe edo edukitzaileek.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honen eranskinean heldu dira kasuan kasuan aplikatu beharreko tarifak.

Kudeaketarako eta diru-bilketarako arauak

6. artikulua. Arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasak, ordenantza honetan aipatzen direnak, Udala titularra izanik sortzen den bankuko kontuan ordainduko dira (banku bidezko ordainketa).

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea-Arriskutsu gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea.

-Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 40,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L0901224