19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI ARANATZ

Ordenantza fiskala, Udalak antolatzen dituen kultura arloko ikastaro eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikulen prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2008ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalak antolatzen dituen hezkuntza, kultura arloko ikastaro eta jardueretako sarrera, izen emate edo matrikulen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala (2008ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 7an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxarri Aranatzen, 2008ko abenduaren 31n.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KULTURA ARLOKO IKASTARO EDO JARDUERETARAKO SARRERA, IZEN EMATE EDO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen Lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz ezarri da, eta haren 28. artikuluko baimenaren babesean.

Kontzeptua

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak urtean antolatzen dituen kirol ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo beste edozein antzeko kontzeptua dela eta, prezio publikoak aplikatzeko beste ordenantzetan sartuta ez daudenean.

Kudeaketa eta diru-bilketa arauak

3. artikulua. Prezio publikoaren zenbatekoa ordainduko da izen ematea edo matrikula egitean.

4. artikulua. Prezio publikoak ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian ordainduko dira.

5. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Gainerakoetan, behin betiko inskripzioa eginda, ordaindutako zenbatekoa ez da itzuliko.

Tarifak

6. artikulua. Arau honetan azaltzen diren tarifak aplikatuko dira, edo kasu bakoitzean ezartzen direnak, betiere garatu behar den jarduerari egokituak, eta, hala bada, Balio Erantsiaren gaineko zergaren kuota ere eramanen du.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

TARIFEN ERANSKINA

Lentzeria, 72 orduko ikastaroa: 43,00 euro.

Pintura, 46 orduko ikastaroa: 80,00 euro.

Mantenimenduko soinketa, 48 orduko ikastaroa: 48,00 euro.

Aerobika, 48 orduko ikastaroa: 58,00 euro.

Pilatesa, 48 orduko ikastaroa: 64,00 euro.

Yoga, 35 orduko ikastaroa: 100,00 euro.

Dantza latinoak, 35 orduko ikastaroa: 105,00 euro.

Iragarkiaren kodea: L0901154