19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

124/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, abenduaren 17ko 3860/2008 Ebazpenean, erdarazko edizioan, atzeman den akatsa zuzentzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Onkologia Medikoaren barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitu zitzaizkien.

Ebazpen horretan, erdarazko edizioan, akats bat dago Virginia Arrazubi Arrula andreari esleitu zaion lanpostuaren destinoan. Bidezkoa da zuzentzea.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Abenduaren 17ko 3860/2008 Ebazpenean, erdarazko edizioan, atzeman den akatsa zuzentzea. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu ziren, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Onkologia Medikoaren barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitu zitzaizkien. Hau dioen tokian: "A doña Virginia Arrazubi Arrula, una vacante en el Hospital Virgen de Navarra, número de plaza 68915". Hau behar du: "A doña Virginia Arrazubi Arrula, una vacante en el Hospital de Navarra, número de plaza 68915".

2. Ebazpen hau igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari, Nafarroako Ospitaleko Langileriaren Zuzendaritzari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldaturiko Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.

3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 19an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0901703