19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ETXARRI ARANATZ

Ordenantza fiskala, Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2008ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren Musika Eskolako ikastaroetan izena eman eta parte hartzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala (2008ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 7an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Etxarri Aranatzen, 2008ko abenduaren 31n.-Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

PREZIO PUBLIKOAK, UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IKASTAROETAN IZENA EMAN ETA PARTE HARTZEKO

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.

Sorrarazpena

2. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da ikastaro bakoitzean parte hartzeko izena ematen denean, eta parte-hartzaileek ordaindu beharko dute.

Kudeaketa eta diru-bilketa arauak

3. artikulua. Prezio publikoen diru-bilketa udal bulegoetan eginen da.

4. artikulua. Eskolak hasi baino lehen izen ematea deuseztatuz gero bakarrik itzuliko da prezioa; bestela, organo eskudunak hala erabakita.

5. artikulua. Ikasturtea hasitakoan izena emanez gero, matrikula osorik ordainduko da eta ikasgaiak seihileko naturaletan.

6. artikulua. Matrikula zabalduz gero, matrikula osorik ordainduko da eta ikasgaiak hiruhileko naturaletan.

Tarifak aplikatzea

7. artikulua. Arau honen eranskineko III. epigrafean agertzen diren murrizketak eskuratu nahi dituzten eskatzaileek nahitaez aurkeztu beharko dute familia ugariaren karneta.

8. artikulua. Ikasgaiak baliokidetzen direnean eta ikasleak ez badu klaseetara joan behar, ez da hiruhilekoko tasarik ordainduko, matrikula bakarrik.

9. artikulua. Aldi berean ikasgaiak beste musika eskola batean ematen dituzten ikasleek eskolen artean ezarritako hitzarmenen arabera ordaindu beharko dute.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta ondorio juridiko osoak sortuko, testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.

TARIFEN ERANSKINA

Matrikulak

Ohorezko matrikula: Ez.

Izen emateko eskubideak: 59,63.

-Irakasgai bakoitzeko: 11,32.

Matrikula + irakasgai bat: 70,95.

Matrikula + 2 irakasgai: 82,27.

Matrikula + 3 irakasgai: 93,58.

-Familia ugariak, 1. mailakoak:

Matrikula + irakasgai bat: 67,88.

Matrikula + 2 irakasgai: 79,19.

Matrikula + 3 irakasgai: 90,51.

-Familia ugariak, 2. mailakoak:

Matrikula + irakasgai bat: 64,80.

Matrikula + 2 irakasgai: 76,12.

Matrikula + 3 irakasgai: 87,43.

Hilkeko kuotak

Musika hizkuntza (erroldatuak): 28,68.

Musika hizkuntza (erroldatu gabeak): 39,34.

Musika-tresna (erroldatuak): 38,24.

Musika-tresna (erroldatu gabeak): 49,17.

Musika hizkuntza + musika-tresna (erroldatuak): 57,37.

Musika hizkuntza + musika-tresna (erroldatu gabeak): 78,68.

Musika hizkuntza + 2 musika-tresna (erroldatuak): 95,61.

Musika hizkuntza + musika-tresna (erroldatu gabeak): 127,85.

2 musika-tresna (erroldatuak): 76,50.

2 musika-tresna (erroldatu gabeak): 98,35.

-Familia ugariek 3,00 euroko deskontua izanen dute matrikularen zenbatekoan.

-Helduen tailerrean parte hartzen duten ikasleek hileko kuoten %50 bakarrik ordainduko dute.

Iragarkiaren kodea: L0901148