19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa puntuala (AC3/Industriarako eremu finkatua). Behin betiko onespena

Corellako Udalak, 2009ko urtarrilaren 15ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udal Planeko aldaketa puntuala, AC3/Industriarako eremu finkatuko hirigintzako araudi partikularra aldatzeko xedez.

Gisa hartara, Industriarako eremu finkatuko 4. artikulua honela geldituko da idatzirik:

4. artikulua. Industriarako eremu finkatua.

IV.-Determinazio partikularrak.

Identifikazioa.

-Industriarako erabilera duten hiri lurzoru finkatuek osatzen dute industriarako eremu finkatua.

Deskripzioa.

-Industriarako lurzoruak dira; eta haietan behar diren eraikin, sarbide eta zerbitzu urbanizatuak. Cintruenigorako errepide ondoan daude.

A. Araubide orokorra.

-Hirilurzoru finkatuen araubide orokorra Araudi Orokorrean ezarri da, behar diren artikuluetan.

-Jabetu daitekeen aprobetxamendua izanen da LAHFLan eta Hirigintzako aprobetxamenduaren arloko presako neurriei buruzko abenduaren 30eko 24/1998 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

B. Kalitate arauak.

-Lurzoru finkatuak dira, lagapen eta zerbitzu araubidea burutua dutenak.

-Urbanizazioa egina dute, sarbideari eta zerbitzuei dagozkien oinarrizko alderdietan. Urbanizazioa mantendu eta hobetzeko nahitaezko obra eta ekintzak aurreikusi behar dira. Udalak kontribuzio bereziak aplikatzen ahalko ditu hobetzeko eta berriz urbanizatzeko ekintza orokortuetarako, eta alor honetan hiri kalitateari dagokiona eskatuko dio eraikitzeko lizentzia bakoitzari.

C. Diseinu arauak.

C. 1. Hiri diseinua.

-Lerrokadurak

-Gehieneko lerrokadurak grafiaturik daude antolamenduaz eta lerrokadurez dagozkien planoetan.

-Aitzinaldean 10 metroko eremua izanen da, espazio libre pribatukoa; hartan barna izanen da lurzati bakoitzerako pasabidea.

-Arau hau ez da aplikatuko honi erantsirik doan O1 planoan adierazten den esparruan.

-Gutienez ere 25 m-ko atzera emangunea aurreikusiko da eraikuntzan, errepidearen ardatzaren aldera.

-Lurzoru urbanizaezinarekiko mugan 10 m-ko sakonera izanen duen zerrenda utziko da eraiki gabe, edo bertzenaz errespetatuko dira markaturiko gehieneko lerrokadurak.

C. 2. Diseinu arkitektonikoa:

-Eraikuntzaren garaiera: BS+1.

-Erlaitzaren garaiera ez da 9 m baino handiagoa izanen, aitzinaldean duen bidearen sestratik estalkiaren abiapuntutik neurtuta. Muga horretatik salbuetsirik daude industriak funtzionatzeko behar diren elementu bereziak (garabiak, hozteko dorreak, etab.).

-Azaleraren gehieneko okupazioa.

Lurzati garbiaren %60 okupatzen ahalko da gehienez ere; barnean, solairuarteak eraikitzen ahalko dira, gehienez ere azalera estaliaren %30raino.

-AC-3an sarturiko lurzatien azaleran, O1 plano erantsian adierazten baitira, azaleraren gehieneko okupazioa lurzati garbiaren %85 izanen da. Ondoriozko bolumenean, gehienez ere lurzati garbiko 1,5 m²/m²-ko eraikigarritasuna gauzatzen ahalko da. Lurzati garbia ez da lurzatiak AC-3 eremuan sarturik duen azalera baizik.

D. Jarduketa arauak.

-Lurzoru finkatuak kudeatzeko araubidea Hirigintzako Araudi Orokorrean dagozkion kapituluetan zehazten da.

-Zuzeneko jarduketa.

Epeei dagokienez:

-Lurzoru hauek ez daude epeei loturik.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2009ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0901122