19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

Udal Planeko aldaketa puntuala, 17. poligonoko (AR-5) 511, 512, 654, 658, 659 eta 660. lurzatiei dagokiena. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2009ko urtarrilaren 15eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 17. poligonoko 511, 512, 654, 658, 659 eta 660. lurzatiek osatutako eremuaren sailkapena eta kalifikazioa xede duen Udal Planeko aldaketa puntuala. Herrigune inguruko lurzoru urbanizaezin babestu izanik, lurzoru urbanizagarri bihurtuko dira, AR-5 izeneko banaketa eremu berria sortuko baita hirugarren sektoreko zerbitzuetarako erabilera orokorra izanen duena, Promotora Constructora El Txori, S.L.k sustaturik".

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2008ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L0901077