19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORELLA

Legarretetarako udal planaren aldaketa eta lizentzien etendura. Hasierako onespena

Corellako Udalak, 2009ko urtarrilaren 15eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Corellako lurzoru urbanizaezinean legarretak debekatzeari buruzko udal planaren aldaketa, Udalak ofizioz sustatua.

Era berean, erabaki horretan berariaz adierazten da ezen 35/2002 Foru Legeko 69. artikuluan aipatu lizentzien etendurak, proposaturiko aldaketaren arabera, udal mugapeko lurzoru urbanizaezin guztia hartzen duela eremu hauek izan ezik: jarduera sailkatuen lizentzien eskaerak hartzen dituztenak, eta erabakia onetsi aurretik aurkezturiko obrei dagozkienak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Corellan, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, José Javier Navarro Arellano.

Iragarkiaren kodea: L0900916