19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CADREITA

2009ko lan egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Cadreitako Udalak, 2009ko urtarrilaren 9an egin bilkuran, erabaki zuen onestea Cadreitako Udalaren zerbitzuko langileendako 2009ko jaiegunen egutegia, oinarritzat harturik abenduaren 19ko 521/2009 Foru Aginduak eta abenduaren 29ko 129/2008 Foru Dekretuak ezarritako urteko ordu kopurua eta lanaldiaren banaketako irizpideak. Hona hemen erabakitakoak:

-Urtarrilaren 1a, Urteberri.

-Urtarrilaren 6an, Errege Eguna.

-Urtarrilaren 16a, San Anton (herrian jaiegun).

-Martxoaren 19a, San Jose.

-Apirilak 9, Ostegun Santua.

-Apirilak 10, Ostiral Santua.

-Apirilak 13, Pazko biharamuna.

-Maiatzaren 1a, Langileen eguna.

-Uztailaren 17a, 18a, 19a eta 20a, herriko bestak.

-Uztailaren 25a, Santiago eguna.

-Abuztuaren 15a, Abuztuko Ama Birjina

-Urriaren 12a, Pilareko Ama Birjina.

-Abenduaren 3a, San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren Eguna).

-Abenduaren 8a, Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 25a, Eguberri.

Epeen konputurako, egun baliogabe deklaratzen dira 2009. urterako, igande eta jaiegun guztiak, gehi zehazturiko jai egun guztiak.

Cadreitan, 2009ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0900962