19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CADREITA

Aldaketa, Datu pertsonalen fitxategiak egokitzeko udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Cadreitako Udalak, 2008ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Datu pertsonalen fitxategien udal ordenantzan.

Onesteko erabakia 2008ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 1ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horretako aldaketa behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Hona hemen, osorik, ordenantzaren testua

ORDENANTZA, CADREITAKO UDALEKO DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK EGOKITZEKO

Datuak babestearen gainean Europako Batasunean dagoen legeria Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren bitartez ekartzen ari da gure herrira (DBLO). Horrek indarrik gabe utzi zuen aurrekoa, erran nahi baita, Datu pertsonalen tratamendu automatizatua arautzen duen abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.

Delako DBLOak xedea du pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak eta bereziki haien ohorea eta intimitate pertsonala eta familiarra bermatu eta babestea datu pertsonalen tratamenduaren arloan. Euskarri fisikoan erregistraturik egoteagatik tratamendua izan dezaketen datu pertsonalei aplikatzekoa da, baita datu horiekin geroago sektore publiko nahiz pribatuek egiten ahal duten erabilera mota guztiei ere.

Gisa honetara, datu pertsonalak bildu, biltegiratu edo tratatzen dituzten pertsona, enpresa edo entitate guztiek bete beharko dituzte halako betebehar eta neurri batzuk. Horiek DBLOan arauturik daude, baita lege organikoa garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ere.

Alde horretatik, DBLOaren 9. artikuluak ezartzen du fitxategiaren edo tratamenduen arduradunek duten betebeharra segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak hartzeko, "datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu eta eskuratzea eragozteko, kontuan harturik teknologiaren egoera, bilduriko datuen nolakoa eta izan ditzaketen arriskuak, bai gizakien ekintzen aldetik, bai ingurunearen aldetik ere".

DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.

1720/2007 Errege Dekretuaren 54. artikuluak dio zein izan behar den xedapenaren edukia:

-Fitxategiaren edo tratamenduaren identifikazioa eta, hartara, izena, xedearen deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

-Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein pertsona talderengandik erdietsi nahi diren edo zein pertsona talde dauden datu horiek ematera behartuak, eta orobat zehaztea datuak biltzeko prozedura eta haien jatorria.

-Fitxategiaren egitura oinarrizkoa. Horretarako, honako hauen deskripzio xehea eginen da: identifikazio datuak eta, halakorik bada, datu bereziki babestuak, baita bertan sarturik dauden datu pertsonalen gainerako kategoriak eta haien antolaketan erabilitako tratamendu sistema ere.

-Datuen komunikazio aurreikusiak eta, halakorik bada, zehaztea nori emanen zaizkien datuen berri eta haien kategoria.

-Hirugarren herrietara aurreikusirik dauden datuen nazioarteko transmisioak eta, halakorik bada, zehaztea zein herritara joanen diren.

-Zein organok duen fitxategiaren ardura.

-Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.

-Eskatzekoa den segurtasun maila: oinarrizkoa, ertaina edo handia.

Cadreitako Udala datu pertsonalen fitxategi batzuen arduraduna da, eta horiek Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren Erregistro Orokorrean inskribaturik daude.

Beharrezkoa da fitxategi horietariko batzuk datuak babesteko legeriara egokitzea, zehatz-mehatz "Udal kudeaketa" izeneko fitxategia.

Fitxategi horren xedeetariko bat da "honako hauen kudeaketa: biztanleen errolda, ibilgailuak, agirien sarrera-irteeren erregistroa, fiskalak, tasak eta haien bilketa, Ziurtagiriak". Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren irizpidea da xede hauek fitxategi berean bat egiteak kontra egiten diela noski DBLEaren 4. artikuluan ezarritako printzipioei, datu pertsonalak ez baitira erabiltzen ahal zertarako bildu diren, xede haiexekin bateragarriak ez direnetarako. Aldiz, fitxategiaren definizioak ez du bereizteko aukerarik ematen zehazten diren xede haietako bakoitzerako egiten diren tratamenduen artean. Hori dela-eta, gomendagarria da fitxategia banatzea eta, hartara, biztanleen errolda, katastroa, JEZa, ibilgailuak eta agirien sarrera-irteeren erregistroa, bakoitzak bere fitxategian izatea euskarria, bakoitzaren berezitasunak hartaratuta.

Bertze alde batetik, egiaztatu da animalia arriskutsuen jabe/zaindarien datu pertsonalak ere biltzen direla gaur egun. Beraz, beharrezkoa da fitxategi berria inskribatzea.

Orobat, Cadreitako Udalak hitzarmen bat sinatu du Toki Administrazioko Departamentuarekin, 012 Infolocal zerbitzuarekin bat egiteko. Horrek dakarrenez zerbitzuaren erabiltzaileen datu pertsonalak bildu eta tratatzea, beharrezkoa da bertze fitxategi bat sortzea.

Agenda izeneko fitxategiari dagokionez, hura desagertzeko komenientzia ikusi da, garatzeko erregelamendu berriak ezarritakoari jarraikiz. Abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluarekin bat, delako erregelamendua ez zaie aplikatuko "haietan zerbitzu egiten duten pertsona fisikoen datuak berenganatu baizik egiten ez duten fitxategiei, horiek direlarik bakar-bakarrik haien izen-deiturak, betetzen dituzten eginkizun edo lanpostuak, eta lantokiko helbide postal nahiz elektronikoa, telefonoa eta fax zenbakia".

Agenda izeneko fitxategiaren edukia eta xedea horixe denez, kentzeko proposatu da.

Lehenbizikoa.-Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako fitxategi hauek kentzea:

Agenda, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 2063530050.

Mantentzen dira fitxategi honi dagozkion datu pertsonalak, hirugarren enpresa, entitate edo administrazioekin harremanetan jartzeko. Hura kentzeko eskatu da, 1720/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluarekin bat.

Diru-bilketa, inskripzio kodearen zenbaki hau duena: 2063530046

Fitxategi honi dagozkion datu pertsonalak fitxategi sortu berri hauetara aldatu dira: agirien sarrera-irteeren erregistroa, JEZa, Biztanleen errolda, Katastroa eta Zirkulazioa.

Bigarrena.-Fitxategi hauek sortzea, deskripzio eta ezaugarri hauekin:

Katastroa

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: Katastroa mantentzea: kontsultak egitea eta ziurtagiriak luzatzea. Landalurraren eta hirilurraren gaineko kontribuzioaren dirubilketa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, inprimakien bidez edo interesdunak dokumentazioa udal bulegoetan aurkeztuta, baita eskrituren zerrenda ematen duten notaritzetatik etorrita ere.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: katastroko ondasunen titularrak, errentariak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Inguruabar sozialen datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, Udal kudeaketaren aplikazioaren bidez, eta paperean.

-Datuen komunikazioa: bidezko interesa dutenei (Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 8.2 artikulua) eta hainbat pertsona eta entitateri, 12/2006 Legearen 43 eta 44. artikuluan araututakoaren arabera.

-Organo arduraduna: Cadreitako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cadreitako Udala.

-Segurtasun maila: ertaina

Zirkulazioa

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: ibilgailuen erregistroa mantentzeko lanak eta zirkulazio zergaren dirubilketa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: datuak Trafiko Zuzendaritza Nagusitik etortzen dira, altak gestorien bitartez igortzen baititu.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerrian erregistratutako ibilgailuen titularrak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua, Udal kudeaketaren aplikazioaren bidez.

-Datuen komunikazioa: Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoei eta Gizarte Segurantzako organismoei, aldez aurretik eskatuta.

-Organo arduraduna: Cadreitako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cadreitako Udala.

-Segurtasun maila: ertaina

JEZ

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: jarduera ekonomikoen gaineko zerga kudeatzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, JAZean alta egiteko eskaria egiten dutenean.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerrian lanbide edo enpresa jarduerak dituzten pertsonak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, altaren edo bajaren data.

Merkataritza arloko datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuari.

-Organo arduraduna: Cadreitako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cadreitako Udala.

-Segurtasun maila: ertaina

Biztanleen errolda

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: biztanleen udal erroldaren kudeaketa egitea. Ziurtagiriak. Estatistika publikoa.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanda, erroldan alta egiteko eskaria aurkezturik.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: udalerriko bizilagunak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, telefonoa, IFZ, pasaportea, egoitza txartela.

Ezaugarri pertsonalen datuak

Datu akademiko eta profesionalak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: EIN, toki administrazioko bertze organo batzuk, segurtasun indar eta kidegoak.

-Organo arduraduna: Cadreitako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cadreitako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Sarrera-irteerak erregistratzea

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: agirien sarrera-irteeren erregistroaz arduratzea.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek, haien ordezkariek edo administrazio pubikoek emanda. Bide desberdinak erabilirik Udalean sartzen diren agirietatik biltzen dira datuak.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: Udalarengana idatziz jotzen dutenak eta komunikazio ofizialen hartzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, data.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Cadreitako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cadreitako Udala.

-Segurtasun maila: oinarrizkoa.

Animalia arriskugarriak

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: animalia arriskugarrien jabe, edukitzaile edp hazleen datu pertsonalak biltzea. Animaliak kontrolatzeko eta legezko betebeharrak betearazteko erabiliko da.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko administrazio lizentzia eskuratzeko eskaera egiten dutenean.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: animalien jabe, edukitzaile edo hazleak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, helbidea, IFZ.

Osasunari buruzko datu bereziki babestuak.

Arau-hauste administratiboei buruzko datuak.

Ezaugarri pertsonalen datuak

Inguruabar sozialen datuak

Jabe, hazle edo edukitzailearen datu ekonomikoak, finantzarioak, eta aseguruei buruzkoak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.

-Datuen komunikazioa: aurreikusitakoaren arabera, datuak Nafarroako Gobernuari jakinaraziko zaizkio.

-Organo arduraduna: Cadreitako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cadreitako Udala.

-Segurtasun maila: handia.

012 Infolocal

-Aurreikusitako xede eta erabilerak: erabiltzaileen datu pertsonaletan zerbitzua kudeatzeko behar direnak biltzea. Interesdunek eskatzen dituzten zerbitzuak egiteko eta garatzeko erabiliko dira.

-Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte zerbitzua erabiltzean, edo Udalak berak.

-Ukitutako norbanakoak edo taldeak: 012 Infolocal zerbitzuaren erabiltzaileak.

-Fitxategiaren oinarrizko egitura:

Identifikazio datuak: izen-deiturak, IFZ, telefonoa, erroldako helbidea, helbidea.

Ezaugarri pertsonalen datuak.

Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.

-Tratamendurako erabilitako sistema: automatizatua.

-Datuen komunikazioa: ez da eginen.

-Organo arduraduna: Cadreitako Udala.

-Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Cadreitako Udala.

-Segurtasun maila: ertaina.

Hirugarrena.-Ordenantza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta sortutako fitxategiak Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Erregistroan inskriba daitezela xedatzea.

Cadreitan, 2009ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0900850