19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

Ordenantza, Ur horniduraren tasak arautzen dituena (zoladura, saneamendua edo hornidura). Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2009ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkuran, udalkide guztiak bat etorrita, erabaki zuen hasiera batean onestea Cabanillasen honako hauen tasak arautzen dituen ordenantza: ur hornidura, kontsumoa, kontagailuaren kontserbazioa eta hargunea; saneamendu eta hornidura sarera lotzeko eskubideak; estolderia zerbitzuak; sarea (zoladura, saneamendua edo hornidura).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2009ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0900956