19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

Ordenantza fiskal orokorraren hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2009ko urtarrilaren 19an egindako osoko bilkura arruntean eta behar den gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zuen Cabanillasko ordenantza fiskala orokorra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2009ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0900955