19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

Ordenantza fiskalaren hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2009ko urtarrilaren 19ko osoko bilkura arruntean eta zinegotzi guztiak ados egonik, hasiera batez onetsi zuen Cabanillasko herrilurrak eta ondareko lurrak erabiltzeko eta legarra, harea, lurra eta harria ateratzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2009ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0900954