19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CABANILLAS

Ordenantza, Kontribuzio bereziena. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2009ko urtarrilaren 19an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen, gehiengo aski zuela, hasiera batean onestea Cabanillasko Kontribuzio bereziak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Cabanillasen, 2009ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0900952