19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BASABURUA

Aldaketa Ur saneamenduaren eta horniduraren zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2008ko abenduaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren eta saneamenduaren zerbitzua arautzen duen ordenantza fiskalean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzako aldaketa behin betikoz onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Basaburuan, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0900933