19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

2/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Gizarte Ongizate, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren egitura garatzen duena.

Martxoaren 17ko 18/2008 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Kirolaren Institutuaren estatutu berriak onetsi ziren, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuari atxikitako erakunde autonomo gisa.

Erakunde horren egitura garatu eta finkatzeko asmoz, bidezkoa da, arau hori garatuz, Nafarroako Kirolaren Institutuaren barrenean bulego eta unitate teknikoen egitura ezartzea eta haien eginkizunak arautzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legean eta martxoaren 17ko 18/2008 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Idazkaritza Nagusiaren eta Kirol arloko Kide Anitzeko Organoen Zerbitzuaren mende zuzenean, eta hango titularrak haien goi plangintzaren eta koordinazioaren ardura izanik, bulego hauek daude:

-Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoa.

-Kudeaketa Administratiboaren eta Logistikaren Bulegoa.

-Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoa.

2. artikulua. Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Aurrekontuaren, aurrekontu-exekuzioaren, prozeduren eta prozesu ekonomiko-administratiboen barne azterketa eta kontrola egitea, kontuan hartuz Nafarroako Kirolaren Institutuko unitate organikoek ematen duten informazioa.

-Zerbitzuko zuzendaritzari laguntzeko ekintzak kudeatzea erakunde autonomoaren aurrekontu orokorren aurreproiektua prestatzean, haren jarraipen eta kontrol lanetan eta, orobat, eskatzen diren aurrekontu-, ekonomia-, administrazio- eta prozedura-txostenak prestatzean.

-Kontu-hartzailetza delegatuarentzako espediente arruntak eta Ekonomia Zerbitzuarentzako eta Kontu-hartzailetza Orokorrarentzako espediente berariazkoak tramitatzeko prozesuak kudeatu eta kontrolatzea, espediente horiek urte anitzeko gastuei, aurrekontu-aldaketei eta Gobernuaren edo bestelako baimenei buruzkoak badira.

-Nafarroako Kirolaren Institutuko zentroen kontabilitate orokorra planifikatu, koordinatu eta haren jarraipena egitea.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, Zerbitzuko zuzendariak aginduz gero.

3. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren eta Logistikaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Zerbitzuko titularrak, Nafarroako Kirolaren Institutuko idazkari nagusi gisa, ofizioz edo hirugarrenek eskatuta, luzatzen dituen ziurtagiri ofizialen tramitazioa, inprimakietan eta dokumentazio ofizialean irudi korporatiboaren erabilera eta, orobat, erakundeak Nafarroan duen web-orria kudeatu, koordinatu eta kontrolatzea.

-Nafarroako Kirolaren Institututik sustatzen diren ebazpen eta egintza orokorren jakinarazpenetan behar den laguntza administratiboa eman eta koordinatzea, baita espedienteen jarraipena egiteko laguntza administratiboa ere, haiek bukatu eta agiritegian gorde arte, agiritegiaren ardura eta kontrola hari dagokio eta.

-Ondasun arruntetako gastuak eta inbertsio berekietako jarduketak, Zerbitzuen Katalogoari dagozkionak, kudeatu eta koordinatzea, ondoko hauek besteak beste: modernizazio zerbitzuak; erabiltzailearendako zerbitzuak, besteak beste, telekomunikazioak eta horien gaineko gorabeherak, lan estazioak, informazio sistesmak eta segurtasun sistemak; proiektu eta esperientzia arrakastatsuei buruzko zerbitzuak eta atal honen barrenean sar daitezkeen bestelako zerbitzuak.

-Zerbitzuari atxikitako kirol arloko kide anitzeko organoen funtzionamenduaren ondoriozko administrazio jarduerak koordinatu eta garatzea.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, Zerbitzuko zuzendariak aginduz gero.

4. artikulua. Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Nafarroako Kirolaren Institutuko funtzionarioen plantillaren finkapena, egokitzapena eta prestakuntza koordinatzea.

-Institutuari atxikitako langileei buruzko laneko aferak kudeatu eta tramitatzea, baliabideen optimizazioa lortze aldera, hori guztia Institutuak esleiturik dituen eginkizunak eraginkortasunez eta eragimenez bete eta egiteko.

-Aurreikusitako jarduera eta prozesuak kudeatu eta koordinatzea lantokian laneko arriskuei aurrea hartu ahal izateko moduan eta laneko osasuna sustatzeko moduan.

-Ondoko hauek kudeatu, koordinatu eta kontrolatzea: bulego zentralen mantentze-lan orokorrak; erregistroko, biltegiko eta hornigaien biltegiko administrazio lanak; baita Erosketen Zentraleko jarduketak ere, inbertsio berekien bidez egiten direnak -altzariak, ekipamendua, ibilgailuak eta beste erosteko- eta ondasun arrutentako gastuen bidez egindakoak (bulegoko materiala, paperak eta beste batzuk).

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, Zerbitzuko zuzendariak aginduz gero.

5. artikulua. Kirol Zuzendariordetzako Kirola Sustatzeko Atalak bulego hauek izanen ditu bere egituran:

-Kirola Sustatzeko Bulegoa.

-Kirol Jokoen Bulegoa.

-Kirol Garapeneko Agenteen Bulegoa.

6. artikulua. Kirola Sustatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Eskolako kanpainak eta kirola sustatzeko egiten diren bestelako kanpainak antolatu eta kontrolatzea.

-Entitateekin sinatu beharreko hitzarmenak sustatzea, kirol praktika garatzeko.

-Kirola, kultura eta artea lotzeko jarduera eta kanpainak sustatzea.

-Nafarroako kirolaren historia prestatzeko materialak bildu eta hedatzeko jarduerak sustatzea.

-Entitateei eta norbanakoei laguntzak ematea, Nafarroako Kirolaren Institutuaren iritziz interesgarriak diren jarduketa puntualak antolatzeko.

-Kirol arloko eskola eta udal kanpainen jardueretan irudi korporatiboa erakusteko euskarriak kudeatu eta kontrolatzea.

-Biltzar eta jardunaldiak antolatzen laguntzea.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, atalaren eskumenekoak izanik hari aginduz gero.

7. artikulua. Kirol Jokoen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Nafarroako Kirol Jokoen diseinua eta programa prestatzea, federazioekin batera, eta programa berriak sartzeko proposamenak egitea.

-Nafarroako Kirol Jokoak kudeatu eta koordinatzea, kirol federazioekin eta Nafarroako toki entitateekin batera.

-Nafarroako Kirol Jokoak koordinatzea Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuekin.

-Federazioek eta Nafarroako Kirolaren Institutuak kirol jokoen gainean sinatzen dituzten lankidetza hitzarmenen eranskinak prestatzea.

-Garatzen diren programen kalitatea kontrolatzea, antolakuntzan, kirol mailan eta prestakuntza arloan.

-Estatuko Kirol Administrazioak edo beste erakunde ofizial batzuek antolatzen dituzten txapelketetan Nafarroa ordezkatzen duten taldeak eta selekzioak prestatzen laguntzea.

-Komunikabideekiko harremanak kudeatzea eta haiei informazioa ematea.

-Adingabeen kirol jarduerari buruzko araudia planifikatzea eta haren jarraipena egitea.

-Kirol administraziotik adingabeen kategorietako sustatzen diren kirol programen koordinazioa eta jarraipena egitea.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, atalaren eskumenekoak izanik hari aginduz gero.

8. artikulua. Kirol Garapeneko Agenteen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Nafarroako biztanleen artean kirol praktika handitzeko behar diren ekintza guztiak sustatzea.

-Udal kirola antolatzeko toki entitateei ematen zaizkien laguntzak kudeatzea.

-Kirola eta kirol praktika sustatzeko asmoz, kirol garapeneko agenteekin sinatu beharreko lankidetza hitzarmenak prestatu eta kudeatzea.

-Bereziki kirola sustatzeko asmoa duten kirol ikuskizunak antolatzeko laguntzak edo kontratuak kudeatzea.

-Udal kirola antolatzeko, toki entitateei eta kirol entitateei laguntza teknikoa ematea.

-Atxikita dagoeneko atalak ematen dituen laguntzei buruzko informazioa eguneratu eta koordinatzea.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, atalaren eskumenekoak izanik hari aginduz gero.

9. artikulua. Entitateen eta Kirol-errendimenduaren Atalak bulego hauek ditu:

-Kirol Federazioen Bulegua.

-Kluben eta Kirol-errendimenduaren Bulegoa.

-Kirol Teknifikazioaren Bulegoa.

10. artikulua. Kirol Federazioen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Kirol babesletza sustatzea, interes sozialeko espedienteen tramitazioa kudeatzea eta horiei buruzko informazioa ematea.

-Federazioentzako laguntzak kudeatu, koordinatu eta kontrolatzea, hitzarmenen bidez, haien kirol eta kudeaketa garapen osoa eta haien hedadura sustatuz, bereziki eskuordetzen zaizkien eginkizunak.

-Kirolaren Etxea eta zerbitzu orokor eta komunak kudeatzea.

Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroa kudeatzea.

-Federazioen estatutuen, erregelamenduen eta hauteskunde prozesuen proposamenak kudeatzea, baita kirol modalitateak aitortzeko prozesuak eta beste baimen batzuk ere.

-Kirola antolatzeko hitzarmenak bultzatzea, Nafarroako kirol federazioen bitartez.

-Nafarroako, Espainiako edo nazioarteko kirol federazioen arteko lankidetza sustatzea, koordinatzea eta laguntzea.

-Nafarroan federaziorik ez duten kirol modalitateen garapena sustatu eta lan horretan laguntzea.

-Parte-hartze instituzionalaren kudeaketa lanetan laguntzea, federazioen bitartez.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, atalaren eskumenekoak izanik hari aginduz gero.

11. artikulua. Kluben eta Kirol-errendimenduaren Bulegoak eginkizun hauek ditu:

-Espainiako eta atzerriko kirol jarduera eta txapelketetan parte hartzeko, deialdi eta hitzarmenen bidez klubei eta kirolariei ematen zaizkien laguntzak kudeatu, koordinatu eta kontrolatzea, haien kirol garapen osoa eta errendimendua sustatzeko.

-Goi mailakotzat hartzen diren edo oihartzun eta errentagarritasun handia duten ikuskizunak, jarduerak edo taldeak babesteko eta haien publizitatea egiteko espedienteak kudeatu eta kontrolatzea.

-Gizartean oihartzuna duten Espainiako eta atzerriko kirol gertakari, ikuskizun eta lehiaketak eta interes bereziko kirol jarduerak antolatzeko, deialdi eta hitzarmenen bidez klubei eta kirolariei ematen zaizkien laguntzak kudeatu, koordinatu eta kontrolatzea, haien kirol garapen osoa eta errendimendua sustatzeko.

-Interes berezia duten gaietarako, kirol klub eta federazioekin lankidetza hitzarmenak prestatu eta kudeatzea, haien kirol mailaren arabera.

-Egiten diren goi mailako kirol jardueretan eta kirol taldeen kirol jardueran, irudi korporatiboaren eta/edo erabakitzen den beste irudi baten euskarri bereizleak kudeatu eta kontrolatzea, komunikabideetan eta gizartean oihartzuna dutenean.

-Nafarroan kokaturik dauden unibertsitateen kirol jarduera eta lehiaketak koordinatu eta haiek garatzeko lanetan laguntzea.

-Kirol arloko goresmen sariak antolatu eta kudeatzea.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, atalaren eskumenekoak izanik hari aginduz gero.

12. artikulua. Kirol Teknifikazioaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

-Nafarroan errendimendu handiko kirolak dituen beharrei erantzuna ematea, kirol federazioekin eta Nafarroako edo Estatuko beste entitate batzuekin lankidetzan.

-Nafarroako goi mailako kirolaren arloan, kirol teknifikaziorako programak eta selekzioentzakoak abian jartzeko baldintzak proposatu, haiek diseinatu, abian jarri eta kontrolatzea, eta horretarako, laguntzen eta, kasua bada, lankidetza hitzarmenen proposamenak egitea.

-Nafarroako Selekzioen marka korporatiboaren elementu bereizleak kudeatu eta kontrolatzea.

-Nafarroako errendimendu handiko kirola antolatzeko esparrua kudeatu eta kontrolatzea, Nafarroako Kirolaren Institutuaren helburuetan finkatutako jarraibideekin bat.

-Kirolari talentudunak antzemateko programak proposatu, sistematizatu eta koordinatzea.

-Kirol arloko trukeak bultzatzea, kirol teknifikaziorako eta selekzioek aurrera egiteko baliabide gisa.

-Kirol jarduera eta norberaren ikasketak, bizitza pertsonala eta lana bateragarriak izateko neurriak proposatzea.

-Behar diren zentroekin koordinazio lana egitea, goi mailako kirolari nafarren entrenamenduen baldintzak hobetzeko.

-Erabilerei buruzko hitzarmenak proposatzea eta haien segimendua egitea, Kirol Azpiegituren Zerbitzuarekin koordinatuz, bai Nafarroako Kirolaren Institutuarekiko hitzarmenen bidez diruz lagundutako instalazioetarako, bai instalazio orokorretarako.

-Kirol arloko fundazioei aholkularitza ematea eta haiekin lana koordinatzea, Nafarroan errendimendu handiko kirola hobetzeko programak garatzeko.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren beste eginkizun batzuk, atalaren eskumenekoak izanik hari aginduz gero.

13. artikulua. Kirolaren Azterlan, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak, zentroko zuzendariaren mende, unitate tekniko hauek ditu bere egituran:

-Laguntzako Unitate Teknikoa.

-Ikerkuntzako Unitate Teknikoa.

-Prestakuntzako Unitate Teknikoa.

14. artikulua. Laguntzako Unitate Teknikoak eginkizun hauek ditu:

-Zentroko zuzendaritzak ezartzen dituen helburu eta jarduketa-ildoetatik abiatuta, laguntza mediko eta zientifikoaren arloko jarduketen planifikazio orokorra egitea.

-Unitate teknikoak egiten duen lanaren berri ematea zentroko zuzendaritzari eta hark esleiturik dituen eginkizunetan laguntzea.

-Unitate teknikoaren ekipamendua, jarduera ekonomiko-administratiboa eta, oro har, esleiturik dituen baliabideak kudeatu eta kontrolatzea, eta orobat, bere eskumenekoak izanik, indarreko araudiaren arabera erabakitzen diren laguntzak.

-Planifikatzen diren ikerkuntza eta prestakuntza jarduerei laguntzea, zentroko zuzendaritzak ezartzen duen bezala inplikatuz.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren bestelako eginkizunak, baita zentroak berak eskuordetuak dituenen artetik hango zuzendaritzak agintzen dizkon beste batzuk ere, foru agindu honetan adierazi ez direnak.

15. artikulua. Ikerkuntzako Unitate Teknikoak eginkizun hauek ditu:

-Zentroko zuzendaritzak ezartzen dituen helburu eta jarduketa-ildoetatik abiatuta, ikerkuntzaren arloko jarduketen planifikazio orokorra egitea.

-Unitate teknikoak egiten duen lanaren berri ematea zentroko zuzendaritzari eta hark esleiturik dituen eginkizunetan laguntzea.

-Unitate teknikoaren ekipamendua, agiriak, jarduera ekonomiko-administratiboa eta, oro har, esleiturik dituen baliabideak kudeatu eta kontrolatzea, eta orobat, bere eskumenekoak izanik, indarreko araudiaren arabera erabakitzen diren laguntzak.

-Planifikatzen diren laguntza eta prestakuntza jarduerei laguntzea, zentroko zuzendaritzak ezartzen duen bezala inplikatuz.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren bestelako eginkizunak, baita zentroak berak eskuordetuak dituenen artetik hango zuzendaritzak agintzen dizkon beste batzuk ere, foru agindu honetan adierazi ez direnak.

16. artikulua. Prestakuntzako Unitate Teknikoak eginkizun hauek ditu:

-Zentroko zuzendaritzak ezartzen dituen helburu eta jarduketa-ildoetatik abiatuta, prestakuntzaren arloko jarduketen planifikazio orokorra egitea.

-Unitate teknikoak egiten duen lanaren berri ematea zentroko zuzendaritzari eta hark esleiturik dituen eginkizunetan laguntzea.

-Unitate teknikoaren ekipamendua, agiriak, jarduera ekonomiko-administratiboa eta, oro har, esleiturik dituen baliabideak kudeatu eta kontrolatzea, eta orobat, bere eskumenekoak izanik, erabakitzen diren laguntzak.

-Planifikatzen diren laguntza eta ikerkuntza jarduerei laguntzea, zentroko zuzendaritzak ezartzen duen bezala inplikatuz.

-Aipatutako eginkizunekin alderatuta, antzekoak edo osagarriak diren bestelako eginkizunak, baita zentroak berak eskuordetuak dituenen artetik hango zuzendaritzak agintzen dizkon beste batzuk ere, foru agindu honetan adierazi ez direnak.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan: Kudeaketa Ekonomiko-Administratibo eta Juridikoaren Bulegoko burua Gai Ekonomikoak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko buru gisa, Logistikako Unitate Teknikoko burua Kudeaketa Administratiboaren eta Logistikaren Bulegoko buru gisa, Langileriaren Kudeaketako eta Barne Araubideko Bulegoko burua Barne Kudeaketaren eta Langileriaren Bulegoko buru gisa, Kirol Entitateen eta Toki Entitateen Bulegoko burua Kluben eta Kirol-errendimenduaren Bulegoko buru gisa, Federazio Bulegoko burua Kirol Federazioen Bulegoko buru gisa eta Teknifikazio eta Selekzio Bulegoko burua Kirol Teknifikazioaren Bulegoko buru gisa.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indarrik gabe utzi dira Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren urtarrilaren 12ko 8/2007 Foru Agindua, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomoaren egitura garatu zuena, bertan kirol arloari buruz xedatutakoari dagokionez, eta orobat, foru agindu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzen zaio foru agindu honetan xedatutakoa gauzatzeko behar diren aurrekontu-aldaketak egin ditzan.

Bigarrena.-Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 12an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

Iragarkiaren kodea: F0900562