19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

116/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusiak emana. Haren bidez Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dira 2008. urtean Nafarroako nekazariek jasotako prezioen indizeetan izan diren aldaketak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Informazio eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuak aditzera eman du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharrekoa dela Nafarroako nekazariek 2008an jasotako prezioen indizeen aldaketa-tasei buruzko informazio estatistikoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea hobeki betetzeko, zeinak agintzen baitu horiek erabili behar direla Nafarroako toki entitateek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako herrilur aprobetxamenduetan egiten dituzten urte anitzeko errentamenduen prezioaren urteroko eguneratzean.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 22. artikuluak eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 124/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eranskinean zehazturik ematen den informazioa, 2008an Nafarroako nekazariek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako produktuetan jasotako prezioen indizeetan izan diren portzentaje aldaketei buruzkoa, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

2. Ebazpen honen berri ematea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Informazio eta Kudeaketa Ekonomikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 23an.-Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendari nagusia, Ignacio Guembe Cervera.

2008. URTEAN NAFARROAKO NEKAZARIEK JASOTAKO PREZIOEN INDIZEETAN IZAN DIREN ALDAKETAK

Aldaketak ehunekotan

Oinarria 2005 = 100

Laboreak: -4,17.

Lekadunak: 5,29.

Lursagarrak: 21,07.

Industri landaketak: -30,18.

Bazka landaketak: 34,04.

Fruituak: -21,35.

Fruitu lehorrak: 19,37.

Barazkiak: -0,21.

Ardoa: -4,79.

Nekazaritzako produktuak, guztira: -2,46.

Gizentzeko behi azienda: 1,14.

Gizentzeko ardi azienda: 4,60.

Gizentzeko ahuntz azienda: 3,65.

Gizentzeko txerri azienda: 10,17.

Gizentzeko hegaztiak: -9,86.

Gizentzeko untxiak: 23,51.

Esnea: 24,46.

Arrautzak: -3,87.

Artilea: -1,19.

Abeltzaintzako produktuak, guztira: 6,67.

Oihangintzako produktuak, guztira: -8,43.

Kobratutako prezioen orotariko indizea: 1,79.

Iragarkiaren kodea: F0901640