19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak emana, Euskarabideko Zerbitzuen Gutuna onesten duena.

Zerbitzuen Gutunak administrazio publikoak hobetu eta modernizatzeko tresna izateko sortu dira.

Zerbitzuen Gutunen sorrera, edukiak eta eginkizunak Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legearen 18. artikulutik 21. artikulura bitarte arautzen dira. Foru lege horretako 20. artikuluak hauxe xedatzen du: "Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren kasuan, departamentu bakoitzak eta erakunde autonomo bakoitzak bere Zerbitzuen Gutuna prestatuko du, foru lege honek indarra hartu eta gehienez ere hiru urteko epean."

Hala, Nafarroako Gobernuak, maiatzaren 9an emandako 72/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuen gutunak arautu zituen eta, geroago, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 11n emandako 119/2005 Foru Aginduaren bidez ezarri ziren aipatutako zerbitzuen gutun horien diseinua eta egitura.

Euskarabideari dagozkio euskararen erabilera ofizialaren arautegia garatzeko ikerketa- eta aholkularitza-eskumenak, eta euskararen baliabideak planifikatzea, sustatzea eta kudeatzea Nafarroako Foru Komunitatean.

Eskumen horiei dagokienez, beharrezkoa da Euskarabidearen Zerbitzuen Gutuna onestea, zerbitzu publikoen erabiltzaile diren herritarrendako tresna izateko, herritar horiek jakin dezaten zer zerbitzu eska dezaketen erakunde horretan eta zein diren eskatutako zerbitzuaren kalitatezko konpromisoak.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen Zerbitzuen Gutunak arautzen dituen maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuko 5.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz eta Euskararen Nafar Institutua/Instituto Navarro del Vascuence erakunde autonomoa sortzen duen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuko 11. artikuluari dagokionez,

EBATZI DUT:

1. Euskarabideko Zerbitzuen Gutuna, I. eranskinekoa, onestea.

2. Aditzera ematea Zerbitzuen Gutunaren testu eguneratuak Euskarabidearen egoitzan eta Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoan eskura izanen direla eta, orobat, Interneteko helbide honetan: http://www.euskarabidea.es

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok ezagut dezaten.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 9n.-Zuzendari kudeatzailea, Xabier Azanza Arbizu.

EUSKARABIDEA/INSTITUTO NAVARRO DEL VASCUENCE

Edizioa: 1

1.º Informazio orokorra.

1.-Zerbitzuen Gutunaren irismena

Herritarrei aditzera ematea Euskarabidean zer zerbitzu jaso dezaketen eta eskainitako zerbitzu horiek nola eskura ditzaketen, hartutako konpromisoak argi azalduz

2.-Erakundearen helburua eta misioa

Herritarrek euskara ezagutu eta erabiltzeko duten eskubidea babestea, eta eskubide hori eraginkorra izateko tresnak zehaztea eta euskararen berreskurapena eta garapena babestea.

3.-Gutunaren erakunde arduradunaren identifikazio datuak

Izena: Euskarabidea/Instituto Navarro del Vascuence

Arloaren arduraduna: Xabier Azanza Arbizu.

4.-Ematen diren zerbitzuen zerrenda.

-Administrazio publikoetako langileei eta helduei euskarazko prestakuntza ematea.

-Euskararen arloan herritarrei eta entitate publiko eta pribatuei aholkua ematea.

-Euskararen ikerketa, eta itzulpena.

-Euskara gizartean sustatu eta garatzeko jarduerak eta programak.

5.-Erabiltzaileek hobekuntzan parte hartzea

Kexen eta iradokizunen sistema:

-Posta elektronikoa, euskarabidea@euskarabidea.es eta IKEetarako erregistroa

Erabiltzaileek zerbitzuen hobekuntzan kolaboratzeko edo parte hartzeko modalitateak.

-Gogobetetze maila neurtzeko galdera-sortak

-Inkesta soziolinguistiko orokorra

-Eragile gaituen informazioa: Euskararen Nafar Kontseilua

6.-Erabiltzaileen eskubideak eta betebeharrak

.Eskubideak:

-Aholkularitza jasotzekoa, laguntzen deialdietan parte hartzekoa.

-Adeitasunez eta profesionaltasunez hartuak izatekoa.

-Datuak babestuko direla segurtatzekoa.

.Betebeharrak:

-Laguntzak jaso direneko jardueren gastuak justifikatzekoa.

-Prestakuntza jardueretan parte hartzekoa.

7.-Gutunaren helburu diren zerbitzuei aplikatzen zaien arautegia

-18/1986 Foru Legea, Euskarari buruzkoa.

-29/2003 Foru Dekretua, otsailaren 10ekoa, administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzen duena.

-183/2007 Foru Dekretua, irailaren 10ekoa, Euskarabidea/Instituto Navarro del Vascuence erakunde autonomoa sortzen duena.

-107/2008 Foru Dekretua, azaroaren 3koa, Euskarabidea/Instituto Navarro del Vascuence erakunde autonomoaren estatutuak aldatzen dituena.

-11/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, Diru-laguntzei buruzkoa.

-Erregioetako Hizkuntzen Europako Gutuna.

2.º Ematen diren zerbitzuei dagokienez hartzen diren konpromisoak eta konpromisoen betetze-maila ebaluatzeko adierazleak.

Prestakuntza

Euskarazko prestakuntza zabaltzea

Matrikulen %, aurreko ikasturteari dagokionez

Prestakuntza

Emaitza akademikoak hobetzea

Gaien %

Entitateei eta herritarrei aholkua ematea

IKEak ebaztea, gehienez ere 15 eguneko epean

Epez kanpo emandako erantzun kopurua

Entitateei eta herritarrei aholkua ematea

Toponimiari, terminologiari eta euskalkiei buruzko kontsultei erantzutea, gehienez ere 15 eguneko epean

Erantzun kopurua, egindako kontsultei dagokienez

Administrazio publikoei aholkua ematea

Administrazio eskatzaileei hizkuntza eskakizunen gainean aholkua ematea, gehienez ere 20 eguneko epean

Abiatze eguna

Administrazio publikoei aholkua ematea

Toponimiari, terminologiari eta itzulpenari buruzko gaietan administrazioei aholkua ematea, gehienez ere 10 eguneko epean

Abiatze eguna

Laguntzen deialdia

Martxoaren 31 baino lehenago argitaratzea

NANeko data

Laguntzen deialdia

Laguntzak ahalik eta entitate gehienei zabaltzea

Emandako laguntza kopurua

3.º Informazio osagarria.

Erakundearekin eta zerbitzua ematen den zentroekin harremanetan jartzeko argibideak.

Euskarabidea

Biurdana kalea 1, 1.

31011 Iruña

948199904

948199905

euskarabidea@euskarabidea.es

8:30-14:30

Funtzionarioen euskaltegia

Biurdana kalea 1, 1.

31011 Iruña

948196735

948199905

lesasines@navarra.es

9:00-14:00

Zubiarte euskaltegia

Mokarte parkea, zk. g.

31620 Uharte

948361091

948361092

euszubia@pnte.cfnavarra.es

Hiribusa: 4H linea

9:30-13:30

16:00-19:00

(ostiraletan

izan ezik)

Iragarkiaren kodea: F0900313