19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

0273/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2009ko gastua egiteko baimena ematen duena.

Maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da Nafarroako Gobernuaren enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu eta gauzatzea, zerbitzu eta programa hauek modu koordinatuan kudeatuz: enplegua, lanean hastea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza sustatzekoak eta Nafarroako enpleguaren egoera eta horren gaineko politikak aztertzekoak. Diru-laguntza horien deialdiak 2009. urtea baino lehenago onetsi dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 52. artikuluan ezarritako moduan.

Azaldutakoarekin bat, proposatutako txostena ikusita, eta maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 11.2 artikuluaren bidez ematen diren eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen diru-laguntzetarako 2009ko gastua egiteko baimena ematea. Hona diru-laguntza horiek:

-Prestakuntza ekintzak egin eta bertan parte hartzen duten ikasleak gero kontratatzeko konpromisoa hartzen duten enpresentzako edo enpresa taldeentzako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 18an emaniko 3994/2006 Ebazpenean araututakoak. Diru-laguntzek 382.650 euro egiten dute, "Kofinantzaziorik ez duten lanerako prestatzeko programak" izeneko 882001 84200 4709 242104 kontu-sailaren kargura.

-Graduatuondokoentzako prestakuntza ekintzetarako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 11n emaniko 3595/2006 Ebazpenean araututakoak. Diru-laguntzek 215.320 euro egiten dute, "Kofinantzaziorik ez duten lanerako prestatzeko programak" izeneko 882001 84200 4709 242104 kontu-sailaren kargura"

-Lan munduan nekez sartzen ahal diren taldeendako prestakuntza ekintzetarako diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 11n emaniko 3595/2006 Ebazpenean araututakoak. Diru-laguntzek 114.795 euro egiten dute, "Kofinantzaziorik ez duten lanerako prestatzeko programak" izeneko 882001 84200 4709 242104 kontu-sailaren kargura"

2. Ebazpen honen berri ematea Prestakuntza eta Bitartekaritza Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 20an.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F0900841