19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

28/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 23koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren apirilaren 24ko 167/2008 Foru Agindua aldatu eta 2009. urteko deialdia onesten duena. Agindu haren bidez kalitatezko zeinu bereiziekiko nekazaritzako elikagai babestuak sustatzeko elkarteak eta kontseilu arau-emaileak sortu eta garatzeko laguntzak emateko arauak ezarri ziren.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emandako apirilaren 21eko 167/2008 Foru Aginduaren bidez kalitatezko zeinu bereiziekiko nekazaritzako elikagai babestuak sustatzeko elkarteak eta kontseilu arau-emaileak sortu eta garatzeko laguntzak emateko arauak ezarri ziren eta 2008ko deialdia onetsi zen.

Aldez aurretik, arau hori Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi, eta arau proiektua goian aipatu bezala erregistratu zuen, XA 107/2008 zenbakiarekin.

Foru agindu honen bidez kalitatezko zeinu bereiziekiko nekazaritzako elikagai babestuak sustatzeko elkarteak eta kontseilu arau-emaileak sortu eta garatzeko laguntzak emateko 2009ko deialdia onesten da, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emandako apirilaren 21eko 167/2008 Foru Aginduko arauen pean.

Gainera, apirilaren 21eko 167/2008 Foru Agindu horretan onetsitako arauak aldatzen dira, eta, horren ondorioz, aurreikusitako bi urteetako ordainketak --ematen den urtekoa eta hurrengokoa-- beste modu batera eginen dira, aurrekontuetan erabilgarri denaren arabera.

Nafarroako Gobernuak, 2008ko abenduaren 29ko Erabakiaren bidez, Industria eta Merkataritzako zuzendari nagusiari baimena eman dio 2009 eta 2010eko ekitaldietan laguntza hauek finantzatzeko gastu konpromisoa hartzeko.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emandako apirilaren 21eko 167/2008 Foru Aginduaren bidez kalitatezko zeinu bereiziekiko nekazaritzako elikagai babestuak sustatzeko elkarteak eta kontseilu arau-emaileak sortu eta garatzeko laguntzak emateko arauak ezarri ziren.

11. artikuluko 1. puntua aldatu eta hemendik aurrera honela idatzita agertuko da:

"1. Diru-laguntza bi zatitan pagatuko da:

-Lehenbiziko ordainketa, emandako diru-laguntzaren %30ekoa, laguntza ematen den urteko azaroan, betiere hilabete horren bata baino lehen gastu eta ordainketen forgagiriak aurkeztu badira, hautagarri den diru-kopurua adinakoa. Gutxienez %30 hori gastatu dela frogatu behar da. Organo kudeatzaileak muga horretatik gora frogatutako diru-kopuruak bigarren ordainketako frogabideei gehituko dizkie.

-Bigarren ordainketa, hautagarri den diru-kopurua adinakoa, gainerako %70a izanen duena muga, laguntza emandako urtearen ondorengo otsailean, betiere egindako jardueretan izandako gastu eta ordainketen frogagiriak aurkeztu badira, 10.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta diru-laguntza zertarako eman zen, hartan erabili dela eta halaber jasotakoa aurreko artikuluan ezarritako moduan erabili dela frogatuz gero.

Bigarren ordainketa horretan zilegi da bigarren urteko data duten frogagiriak aurkeztea, nahiz eta aurreko urteko fakturak izan."

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehena.-2009ko ekitaldirako deialdia

1. 2009ko ekitaldirako deialdia onartzen da, kalitatezko zeinu bereiziekiko nekazaritzako elikagai babestuak sustatzeko elkarteak eta kontseilu arau-emaileak sortu eta garatzeko laguntzak emateko.

2. Hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratzen denetik hasita.

3. Erabilgarriak dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emandako apirilaren 21eko 167/2008 Foru Aginduan jasotako arauak, kalitatezko zeinu bereiziekiko nekazaritzako elikagai babestuak sustatzeko elkarteak eta kontseilu arau-emaileak sortu eta garatzeko laguntzak emateko ezarriak.

Bigarrena.-2009ko deialdirako aurrekontuetako kredituak.

Foru agindu hau aplikatzeak sortzen dituen gastuetarako, 200.000 euroko gastua onartzen da 2009ko ekitaldirako eta 467.000 eurokoa 2010ekorako. Gastua 2008ko Aurrekontu orokorretako "Kontseilu arau-emaileentzako transferentziak" izeneko 721001-72220-4459-413103 kontu-sailaren baliokide gisa 2009 eta 2010eko ekitaldietan gaitzen diren kontuen kargura eginen da.

Hirugarrena.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra.-Argitalpena eta indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 23an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F0901319