19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Eraulgo AA10, AA12 eta AA13 unitateen mugaketaren aldaketa, Esther Erdozain Senosiain andreak sustatua. Behin betiko onespena

Osoko Bilkurak urriaren 31n onetsi zuen hasiera batean unitate horien mugaketaren aldaketa. Erabakia 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 3an, eta Diario de Navarra zein Diario de Noticias egunkarietan argitaratu zen eta jendaurrean jarri.

Jendaurreko epeak iraun bitartean ez da alegaziorik aurkeztu; hortaz, behin betiko onestea aztertu da.

Txosten teknikoak zein juridikoak ikusita, eztabaidarik gabe eta aho batez erabaki da:

Lehendabizikoa.-Behin betiko onestea Eraulgo AA10, AA12 eta AA13 unitateen mugaketaren aldaketa, Esther Erdozain Senosiain andreak sustatua.

Bigarrena.-Erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; gainera, jabeei, banan-banan, Kontzejuari eta jendaurreko epean bertaratu direnei jakinaraziko zaie.

Aritzalan, 2008ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Carlos Remírez de Ganuza Ros.

Iragarkiaren kodea: L0901088