19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Fernández de Arcaya senideekiko hitzarmena, planeamenduari eta lurzorua desjabetzeari buruzkoa, Aritzalako ingurabidea egiteko. Hasierako onespena

Udalak, 2009ko urtarrilaren 16an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Fernández de Arcaya senideekiko hitzarmena, planeamenduari eta lurzorua desjabetzeari buruzkoa, Aritzalako ingurabidea egiteko. Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta; orobat, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dadin eta egokitzat jotzen diren alegazioak egin daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 23. artikuluari eta hurrengoei jarraituz.

Deierrin, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Alkate udalburua, Carlos Remírez de Ganuza Ros.

Iragarkiaren kodea: L0901078