19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TAFALLA

HAPOko aldaketa 5. poligonoko 415. lurzatiko UC-93 unitatean. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2008ko abenduaren 30eko osoko bilkura berezian, behin betikoz onetsi zuen Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa 5. poligonoko 415. lurzatiko UC-93 unitatean (La Nava industrialdea), Gapi Mantenimiento, S.L.k sustatua. Aldaketaren helburua da lurzatiaren egungo sailkapena aldatzea, berdegunea izan beharrean industriarako erabilera izan dezan, eta eraikitzeko lerrokadurak eta baldintzak zehaztea aterako den industriarako lurzati berrian.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Tafallan, 2009ko urtarrilaren 15ean.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0900944