19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

SESMA

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Sesmako Udalak, 2008ko abenduaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa hau Hirigintzako Udal Planean: Sesmako udalerriko Plan Orokorraren antolamendu xehakatuaren aldaketa, ARC-2ko 1. poligonoko 79-80-81-82-83-84-233 eta 304. lurzatietan, Javier Asensio Sanzek eskaturik eta Ana Giménez Tre arkitektoak prestaturiko dokumentu honetan xedatutakoari jarraikiz: "Sesmako Udalaren Hirigintza Planaren antolamendu xehakatuaren aldaketa puntuala, ARC-2ko 1. poligonoko 79-80-81-82-83-84-233 eta 304. lurzatietan. Sustatzailea: Javier Asensio Sanz".

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko.

Sesman, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, Pedro María Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L0901074