19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Nafarroako Gobernuari egindako eskaera, Comarca-1 (Agustindarrak) industrialdeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala Udal Planean sartzeko, eta egiturazko aldaketa. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2009ko urtarrilaren 16an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 16-ENE-09 (3/CU).

"Ikusirik Comarca-1eko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko aldaketaren agiria, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 79 eta 70. artikuluetan xedatuarekin eta espedientean dauden txostenekin bat.

Erabaki da:

1. Nafarroako Gobernuari eskatzea Comarca-1eko Udalez gaindiko Plan Sektoriala iraungi dezala eta Iruñeko Udal Planean sar dezala.

2. Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planeko egiturazko aldaketa, plan horretan sartzearren Comarca-1 industrialdeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala.

3. Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroako Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietan jarritako iragarkien bidez.

4. Informazio publikoa eta aipatu dokumentua Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, Nafarroako Gobernuko departamentuen eskumeneko arloen gaineko txostena egin dezan, 35/2002 Foru Legearen 70.4 artikuluan esandako moduan".

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0901119