19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORONTZE

Birzatiketa proiektuko aldaketa. Hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2009ko urtarrilaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea UE-4 eta UE-19 exekuzio unitateak birzatitzeko proiektuaren aldaketa, Navarra-Vitoria Inmuebles, S.L.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Orontzen, 2009ko urtarrilaren 15ean.-Alkatea, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: L0901086