19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ORONTZE

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Orontzeko Udalak, 2009ko urtarrilaren 15eko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea UE-4 eta UE-19 unitateen xehetasun azterlana, unitate horietarako 2006an onetsi zen xehetasun azterlana aldatzen duena, Navarra-Vitoria Inmuebles, S.L.k sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Orontzen, 2009ko urtarrilaren 15ean.-Alkatea, Tomasa Iriarte Napal.

Iragarkiaren kodea: L0901065