19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Aldaketa, Lizarrako HAPOko AR-3 (Merkatondoa) urbanizatzeko proiektuan. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2009ko urtarrilaren 15ean egin bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen: Aldaketa hasiera batean onestea Lizarrako HAPOko AR-3 (Merkatondoa) urbanizatzeko proiektuan, gas naturalaren hornidurarako, Udalak berak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lizarran, 2009ko urtarrilaren 19an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0900856