19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

UE 15 unitatearen birzatiketa. Behin betiko onespena

Cintruenigoko Udalak, 2008ko abenduaren 4an egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

UE-15 unitatea birzatitzeko behin betiko onespena

Udal honek 2008ko irailaren 4ko bilkuran onetsia zuen behin-behinekoz UE-15 unitatea birzatitzeko proiektua, eta hasierako erabaki hori behar bezala argitaraturik, ez da alegaziorik aurkeztu haren aurka.

Udalbatzak ondokoa erabaki du, aho batez:

1. Behin betiko onestea UE-15 unitatea birzatitzeko proiektua, Alberto Martínez Garbayo jaunak eta beste batzuek sustatua.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Tramitazio tasak direla eta, interesdunei 646,10 euro ordaintzeko eskatzea.

Cintruenigon, 2009ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0901083