19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CADREITA

Udal Planeko aldaketa xehakatua. Behin betiko onespena

Cadreitako Udalak, 2009ko urtarrilaren 9ko bilkuran, behin betiko onetsi zuen UE/2 exekuzio unitatearen aldaketa xehakatua, Q-Marciplan, S.L.k sustatua.

Edukia.-U2-1 lurzatia berrantolatzea zerrenda bihurtuta, hegoaldean erdigune librea izan dezan eta ez L formako eremurik, etxebizitzen programa zailduko bailitzateke.

Horregatik, bi jarduketa egin daitezke U2-1 lurzatian:

-Etxebizitza libreak; kasu horretan beheko solairua eta goiko beste bi lirateke zilegi.

-Etxebizitza babestuak; kasu horretan beheko solairua eta goiko beste hiru lirateke zilegi.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraituz.

Cadreitan, 2009ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0900966