19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BURLATA

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2008ko abenduaren 18an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udalerri honetako hirilurren katastroko 2. poligonoko 133. lurzatiaren xehetasun azterlana, aipatu eraikinaren barrenean igogailua jartzeko.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Burlatan, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, José Muñoz Arias.

Iragarkiaren kodea: L0901174