19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AIEGI

Belingo bidexka mugatzea

Aiegiko Udalak, 2009ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, legez ezarritako quoruma zuela:

Belingo bidexkaren mugatzeari buruz Udaleko teknikariek prestatu txostena ikusita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 114. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ogasunei buruzko Erregelamenduaren (280/1990 Foru Dekretua, urriaren 18koa) 47.etik 58.era bitarteko artikuluetan (biak barne) xedatutakoari jarraituz, Udalbatzak honako hau erabaki du:

1.-Belingo bidexka mugatzeko espedientea abiatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiak eskatuta. Udaleko teknikariek prestatu txostena eta Trabajos Catastrales, S.A. enpresak egindako landa lanak erabiliko dira oinarri gisa. Horiek interesdunen eskura daude.

2.-Mugatze lanen hasiera Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Aiegiko Udalaren iragarki oholean argitaratuko dira, urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Mugarriztatze lanak 2009ko uztailaren 2an hasiko dira, asteartearekin, goizeko 09:30ean; izan ere, hirurogei egun behar dira iragarkia argitaratzen denetik. Ukitutako jabe bakoitzak agertu beharko du bere finkak Belingo bidexkarekin egiten duen mugan. Jabari publikoko bidexkarekin finkek dituzten mugak zehaztutakoan, ukitutako guztiak Aiegiko Udalaren bilkura aretoan agertuko dira; han, Udalbatzako idazkariak mugarriztatze lanaren akta eginen du, eta bildutako guztiek sinatuko dute.

Ondotik aipatzen dira ukitutako finka eta jabeak:

Belingo edo Bellingo bidexkak muga egiten du 2. poligonoko 437, 52, 51, 50, 49, 40, 41, 42, 45, 46, 23, 22 eta 20. lurzatiekin haien iparraldean, Aiegiko Udaleko landalurreko ondasunen gaur egungo katastroaren arabera, hau dau, 9. poligonoko 70, 71, 72, 73, 130, 129, 119 eta 118. lurzatiekin, Aiegiko Udaleko landalurreko ondasunen antzinako katastroaren arabera.

Ukitutako finken jabeak:

437: Francisco Javier Macua Araiz.

52: José Ramón Valentín Ruiz.

51: Enrique Araiz Ruiz.

50: Angel Araiz Ruiz.

49: Máximo Beperet Aizcorbe.

40: Araiz Ruiz Angel, Antonio, Asunción, Enrique, Pilar, Emilio eta M.ª Concepción.

41: Enrique Araiz Ruiz.

42: Esteban Ajona Rubio.

45: María Antonia Caballero Irigoyen.

46: María Isabel Castillo López.

23: María Pilar Gastea Oteiza.

22: Francisco Silanes Maeztu.

20: Antonio Amatria Yabar.

Interesduna: José Miguel Mosén Gastea.

3.-Interesdunek mugarriztatze lanak abiatzeko eguna baino hogei egun lehenago arte izanen dute denbora, beren eskubideak frogatu eta defendatu beharrez egokiak iruditzen zaizkien dokumentuak aurkezteko Aiegiko Herriko Etxean. Epe hori iraganik, ez da dokumentazio edo alegaziorik onartuko, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduari buruzko 51. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

4.-Udalbatzak, halaber, aurkeztutako agiri eta gainerako proben gainean egokia dena erabakiko du, mugatze lanak hasteko eguna baino lehen.

Aiegin, 2009ko urtarrilaren 22an.-Alkate udalburua, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0901152