19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLO

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Alkatetzak 2009ko urtarrilaren 16an emandako 4 zenbakidun ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Alfonso Esparza Fernández jaunak sustaturiko xehetasun azterlana, Allon egitekoa, lerrokadurak aldatzeko eta bolumenak berrantolatzeko, Arroizko errepidean dagoen lurzatian (Alloko 1. poligonoko katastroko 72. lurzatia).

Espediente hori jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Allon, 2009ko urtarrilaren 16an.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L0901102