19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AZKOIEN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2008ko aurrekontuetan. Hasierako onespena

Azkoiengo, Faltzesko, Martzillako eta Funesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarrak, 2009ko urtarrilaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2008ko aurrekontuko aldaketa.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Martzillan, 2009ko urtarrilaren 22an.-Mankomunitateko burua, María Pérez Medina.

Iragarkiaren kodea: L0901129