19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AZKOIEN ALDEKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA

2009ko aurrekontuak. Hasierako onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2009ko urtarrilaren 20an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen entitatearen 2009ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2009ko urtarrilaren 22an.-Mankomunitateko burua, María Pérez Medina.

Iragarkiaren kodea: L0901128