19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza

0006/2009 FORU AGINDUA, urtarrilaren 12koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Baztango Udal Plana Elbeteko 18. poligonoko 30. eta 192. lurzatietan aldatzeko espedientea, Industrias Pevi, S.A.k sustatua, behin betikoz onesten duena.

Baztango Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkezturiko agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betikoz onestea Baztango Udal Plana Elbeteko 18. poligonoko 30. eta 192. lurzatietan aldatzeko espedientea, Industrias Pevi, S.A.k sustatua.

2. Birzatiketa proiektuan erabilera anitzeko ekipamendurako lurzati bat agertuko da, titulartasun pribatua (irabazizko aprobetxamenduarekin) edo publikoa izanen duena.

3. Adieraztea foru agindu honek ez diola administrazio bideari bukaera ematen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

4. Foru agindu honen berri Baztango Udalari eta Industrias Pevi, S.A.ri ematea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 12an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilaria, José Carlos Esparza Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0900497