19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ESPARTZA

2009ko aurrekontua. Hasierako onespena

Espartza Zaraitzuko Udalak, 2008ko abenduaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2009ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan, Nafarroako Toki Araubidea gaurkotzeko 11/2004 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan 15 egun balioduneko epean, behar diren ondorioetarako. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Espartza Zaraitzun, 2009ko urtarrilaren 11n.-Alkate udalburua, Idoia Elarre Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0901047