19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AIEGI

2009ko aurrekontua

Aiegiko Udalak, 2009ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio edo alegazioak aurkez ditzaten.

Aiegin, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0901143