19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

ZUBIETA

Herriko Ostatuaren errentamendua

Zubietako Udalak, 2009ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, lehiaketa irekirako deia egin zuen "Herriko Ostatua" deitutako lokalean (Zubietako Kale Nagusia) tarberna, hostal eta jatetxe zerbitzuaren errentamendua adjudikatzeko, baldintza hauei jarraikiz:

Errentamenduaren iraupena: 5 urte; beste 5 luza daiteke.

Hilabeteko alokairua: 600 euro gehi %16 (BEZa). Hau izanen da hasierako prezioa.

Eskaintzak aurkezteko epea: eskaintzak Zubietako Udalaren idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamabost egun naturaletan, onetsi den administrazio klausulen pleguan adierazitako moduan.

Behin-behineko fidantza: 1.500 euro.

Proposamenak irekitzea: Udalaren osoko bilkuran, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoan.

Klausula administratibo partikularren plegua interesatuen eskura dago, Udaleko idazkaritzan.

Zubietan, 2009ko otsailaren 2an.-Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

ERANSKINA

Eskabide eredua

Izena: ............................, herria: ............, probintzia: ............., helbidea: ............, zenbakia: ........., NAN zenbakia: ............, nire izenean edo beste honen ordezkari gisa: .............. (ordezkatuaren izena eta datuak). "Herriko Ostatua " deitutako lokalean tarberna, (helbidea: .........) hostal eta jatetxe zerbitzuaren errentamendua adjudikatzeko lehiaketa irekiaren berri izanik, iragarkia agertu baita .... zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, .......... (halako egunean), eta parte hartzeko baldintzez jabeturik, onartua izatea eskatzen dut eta adierazten, orobat, klausula administratibo eta tekniko guztiekin ados nagoela.

Horregatik, 1 zenbakiko gutuna eta 2 zenbakikoa aurkezten ditut, "Agiriak" eta "Proposamena" dakartzatenak, lehiaketako administrazio klausulen pleguan agertzen den moduan, eta konpromisoa hartzen dut lehiaketa honetako zerbitzua klausula horiei eta eskaintzako baldintzei hertsiki loturik hartuko dudala nire gain.

..............(e)n, 200.....ko ..............aren .....(e)an.

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: L0901727