19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

GALAR

Obra lizitazioa, Cordovillako industrialdeko A kalea berrurbanizatzeko

1. Entitate esleitzailea.

Erakundea: Galarko Udala.

2. Kontratuaren xedea.

Cordovillako industrialdeko A kalea berrurbanizatzeko obrak.

Lanak egiteko tokia: Cordovilla (Galar Zendea).

Lanak egiteko epea: 2 hilabete, gehienez.

3. Tramitazioa eta prozedura: presakoa eta irekia.

4. lizitazioaren aurrekontua: Lizitazioaren hasierako prezioa 139.015,29 eurokoa da, B.E.Z. barne. Aurreko kopuru horretatik, 19.174,52 euro B.E.Z.ri dagozkio.

5. Kontratistek bete beharreko baldintza berariazkoak: klausula administratiboen agiriaren 11.6. klausulan adierazitakoak (ez da sailkapenik eskatzen).

6. Behin-behineko bermea: lizitazioaren aurrekontuaren %3, B.E.Z. gabe (3.595,22 euro).

7. Agiriak: baldintza administratibo partikularren agiria eta obra proiektua lizitatzaileen eskura daude Rubio paper-dendan (Bergamín, 10. Iruña), baita Kontratazioaren Atarian ere.

8. Eskaintzak noiz eta non aurkeztu:

Aurkezteko azken eguna: 13 egun natural, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkezteko tokia: eskaintzak Galarko Udaletxean (Udaletxeko plaza, 1. 31191 aurkeztuko dira. Getze Galar).

9. Aldaeren onarpena: aldaerak onartzen dira, baldintza agiriaren 14. klausulak adierazitakoari jarraituz.

10. Esleitzeko irizpideak: baldintza agiriaren 13. artikuluan adierazitakoak.

11. Eskaintzak noiz ireki: eskaintza ekonomikoak irekitzeko eguna Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da.

12. Zein atari informatikotan edo web gunetan agertuko diren deialdiari buruzko argibideak edo eskuratzen ahal diren baldintza agiriak: http://www.navarra.es/home-es/Catalogo+de+servicios/Portal+contra taciones/

Galarren, 2009ko otsailaren 6an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0902026