19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ULTZAMA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten:

Eskatzailea: E.N.S. Gaur, 584 zenbakia. Jarduera: esne-behien ustiategia legeztatzea. Tokia: 7. poligonoko 3063. lurzatia, Urritzola-Galainen.

Larraintzarren (Ultzama), 2009ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L0901182