19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

TAFALLA

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Desguaces Tafalla, S.L.L.. Jarduera: ibilgailuak jaso eta kutsadura kentzeko zentroa (handitzea). Tokia: Vaquero alderdian, 20. poligonoko 344. lurzatia (Lizarrako errepidea, 31,635 km).

Tafallan, 2009ko urtarrilaren 19an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L0901181