19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru Legeak eta Legegintzako Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, 2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legea.

2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legean akatsa atzeman da. Legea 2008ko abenduaren 31eko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. Horrenbestez, ondoko zuzenketa egin da aipatu foru legean.

Hartara, 14521. orrialdean, 40. artikuluko bigarren lerrokadan ondokoa dio:

"Derrigorrezko irakaskuntza mailetan Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskolako jantokiak ...",

eta ondokoa behar du:

"1. Derrigorrezko irakaskuntza mailetan Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskolako jantokiak ...".

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 12an.-Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Elena Torres Miranda.

Iragarkiaren kodea: F0900520