147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

211/2009 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Polizia Kidegoetarako polizia izateko 115 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian epaimahaia osatuko duten kideak izendatzen dituena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 14an emandako 130/2009 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Polizia Kidegoetarako 115 polizia lanpostu oposizio bidez betetzeko eta udaltzain laguntzaile izateko izangaien zerrenda bat prestatzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2009ko 100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 14an.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak irailaren 4an emandako 153/2009 Ebazpenaren bidez, aipatutako ebazpenaren III. eranskinean atzemandako akatsa zuzendu zen. Ebazpena 2009ko 116. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 21ean.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak urriaren 26an emandako 182/2009 Ebazpenaren bidez, izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen eta III. eranskina osatu zen. Ebazpena 2009ko 136. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4an.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 19an emandako 201/2009 Ebazpenaren bidez, hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen, epaimahaikide batzuk izendatu ziren eta lehen ariketarako eguna eta ordua ezarri ziren.

Hautaketa-prozesuan sartuta dauden toki entitateek proposamena egin dute epaimahaia osatzeko, eta bidezko da kide horiek ofizialki izendatzea.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez (azaroaren 5eko 235/2007 Foru Dekretuak emandako idazketa) esleituak ditudan eskudantziez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Epaimahaiko kide izendatzea, mahakide gisa, Fermín Sola Barrena jauna, Tafallako Udaltzaingoko burua, eta Ángel María Ibáñez Goñi jauna, Tafallako Udaltzaingoko inspektoreordea, haren ordezko, biak hautaketa-prozesuan bete nahi diren polizia edo udaltzain lanpostuei dagozkien udaletako ordezkari gisa.

2. Epaimahaiko kide izendatzea, ordezko mahaikide idazkari gisa, Alejandro Vicente Casado jauna, Lizarrako Udaleko idazkaria.

3. Ebazpen hau epaimahaikideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Interesdunei adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2009ko azaroaren 26an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Gregorio Eguilaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0927256