147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3175/2009 EBAZPENA, urriaren 27koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, Javier de Prada Pérez jauna Nafarroako Mendekotasun Agentziako Mendekotasun Egoeretarako Prestazioen Zuzendariordetzako Zerbitzuen Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Mendekotasun Agentziaren Estatutuen 12. artikuluak Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileari esleitzen dio atalburuak, bulegoburuak edo atala baino beheragoko unitateburuak, erakunde autonomoari atxikiak, bitarte baterako izendatzeko eskumena.

Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren Estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.

EBATZI DUT:

1. Javier de Prada Pérez jauna Nafarroako Mendekotasun Agentziako Mendekotasun Egoeretarako Prestazioen Zuzendariordetzako Zerbitzuen Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako.

2. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Mendekotasun Agentziako Zerbitzuen Atalari, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2009ko urriaren 27an.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.

Iragarkiaren kodea: F0925919