147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2010eko tasa fiskaletan eta ordenantzan.
Hasierako onespena

Izarbeibarko Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2009ko azaroaren 5ean egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hiri hondakinen bilketa zerbitzuaren prezioak arautzen dituen ordenantzako aldaketa; orobat, Mankomunitate honek ematen dituen zerbitzu guztien 2010eko tasak eguneratzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, ordenantzako eta tasetako aldaketak behin betikoz onetsirik geldituko dira, eta osorik emanen da testua argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Garesen, 2009ko azaroaren 19an.-Mankomunitateko burua, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0926987