147. ALDIZKARIA - 2009ko azaroaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Irailaren 22ko 516/2009 ebazpena baliogabetzea

Zizur Nagusiko Udaleko alkate udalburuak, 2009ko azaroaren 5eko 618/2009 Dekretuaren bidez, honako hau ebatzi du: Irailaren 22ko 516/2009 ebazpena baliogabetzea; haren bidez xedatu zen Lourdes Liras Gárrizek dedikazio partzialean eta metaturik beteko zituela bere eginkizunak, 2009ko urriaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz.

"Aurrekariak.-Alkatetzaren urriaren 20ko 509/2008 eta 510/2008 dekretuen bidez, Udalbatzako kide Lourdes Liras Garrizen eskutan utzi ziren, hurrenez hurren, Zizur Nagusiko Udaleko Berdintasuneko informazio batzorde iraunkorreko burutza eta Herritarrendako zerbitzuen informazio batzorde iraunkorreko burutza. Orobat, Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatu zen, irailaren 3ko 437/2008 Dekretuaren bidez, eta lehen alkateorde, otsailaren 4ko 56/2009 Dekretuaren bidez.

Zizur Nagusiko Udalak 2003ko ekainaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakian, Udalbatzako kideen karguei dagozkien ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainei buruzkoan, 2. atalean -Zinegotzi eskuordeak, informazio batzorde iraunkorretako edo patronatuetako buruak- ezarri zen asteko hamar orduko dedikazio partziala, Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean kidetuta eta Udalbatzak dagokion enpresa kuota bere gain hartuta.

Geroago, Zizur Nagusiko Udalak 2009ko urriaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, aldatu da aitzineko paragrafoan aipatutako erabakia, eta bertze paragrafo bat erantsi haren 2. puntuari.

Orobat, egintza berean erabaki da onetsitako aldaketa berehala gauzatzea gaur egun beren eginkizunak dedikazio partzialean egiten ari diren zinegotziei dagokienez, Liras Gárriz zinegotziari gertatzen zaion gisan.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluak ematen didan eskumena erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Baliogabetzea aitzineko erabakia, irailaren 22ko 516/2009 ebazpenean jaso zena; haren bidez xedatu zen Lourdes Liras Garriz zinegotziak, Berdintasuneko informazio batzorde iraunkorreko buru eta Herritarrendako zerbitzuen informazio batzorde iraunkorreko buru baita, dedikazio partzialean beteko zituela bere eginkizunak, astean hamar ordu eginez bere mende dituen informazio batzorde iraunkor bakoitzeko burutzagatik, 2009/10/1etik 2009/12/31ra bete ere. Horren truke 8.871,09 euroko lansari gordina bildu behar zuen 2009an, batzordeburutza bakoitzagatik, hamabi hilekotan ordaintzekoak eta alta egin behar zitzaion Gizarte Segurantzako araubide orokorrean. Udalbatzak bere gain hartu zuen dagokion enpresa kuotaren ordainketa. Beraz, hura baliorik gabe gelditu da.

2. Zuzenean jakinaraztea izendatuari, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean.

Zizur Nagusian, 2009ko azaroaren 9an.-Zizur Nagusiko alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0926336